AGATE DEUNA

Heldu zaigu, berriro ere, Agate Deuna ospatzeko saioa. Bezpera gauean, otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan dugu. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, atejoka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik dirau bizirik toki askotan eta TRUEBAn ere bizirik dirau.
Gaur egun, toki gehienetan gorde izan den ohitura zera izan da, zuzendaria aukeraturik, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen etxez etxe oles egiten ibiltzea.
Oles egiten den bitartean bertso eta kopla ugari erabiltzen dira. Hona hemen guk Trueban kantatzen duguna.
(3)
                      Aintzaldu daigun Agate Deuna                       
bihar da ba Deuna Agate (2)
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.
(3)
Etxe hontako sendikoari
Truebakoek opa deutsuez (2)
zorionak, esker beroak
ta alaitasunik onenak.
(3)
Deun Agatena batzeko gatoz
aurten be igazko berberak (2)
igaz lez hartu gagizun eta
zabaldu zuen sakelak.
(3)
Orain bagoaz alde egitera
agur dautsugu gogotik(2)
Agate Deuna bitartez dala
ezaizue izan dongerik (2) (bis)
(3) Ã¡

           





No hay comentarios:

Con la tecnología de Blogger.